The Snow Queen, Donostiako Fantasiazko Zinemaren Astean

The Snow Queen, Donostiako Fantasiazko Zinemaren Astean

2015 Urria 28

Urriaren 31koa jendaurreko aurkezpena izango da, estreinaldia urtarrilaren 1ean izango baita

Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz ekimenari esker, datorren larunbatean, urriaren 31n, The Snow Queen haurrentzako filma euskaraz ikusteko aukera izango da Donostiako Fantasiazko Zinemaren Astean. Hain zuzen, Victoria Eugenia Antzokian 12:00etan.

Maxim Sveshnikovek eta Vlad Barbek zuzendutako filma 2016ko urtarrilaren 1ean estreinatuko da, baina larunbatekoa jendaurreko aurkezpena izango da. Sarrerak gaur jarriko dira salgai, nahiz eta gehienak gonbidapen bidezkoak izango diren.

Hans Cristian Andersenen izen bereko ipuin liluragarrian oinarritutako filma da. Disneyren El rey león eta Pixarren Buscando a Nemo pelikuletan iradokita, adiskidetasun, maitasun, jazarpenez, borrokaz, pertsonai sutsuz eta magia askoz betetako aparteko abentura batera hurbiltzen gaituena.