Europa Cinemas sare europarreko kide izango da Ermua Antzokia, Erroman urriaren 11n bildutako Media programako adituek hartutako erabakiari jarraiki. Sarea Europar Batasunak finantzatzen du Media programaren bidez. Kide izatea 2014ko irailaren 1eko atzeraeragina izango du.
Sarean sartu ahal izateko hainbat baldintza bete behar dira eta horien artean garrantzitsuenetakoa estatukoak ez diren filma europarren ehuneko zehatza programatu eta proiektatzea da.
Sare horretako kide izateak hainbat abantaila ditu, eta nagusienen artean Ermua Antzokiak urtean Europako Batasunaren diru-laguntza jaso izango duela da. Diru-laguntzaren kopurua urtean zehar nazionalak –estatu propiokoak- ez diren eta saltzen –proiektatzen- dituen filma europarren portzentajearen arabera zehaztuko da.
Zineuskadi
Zineuskadi Elkarteak kudeatzen duen Euskadiko sare txikiaren bitartez bideratu da sarrera, herri txiki bateko zine aretoak ezinezkoa izango lukeelako banaka sarean sartzerik.
Kide izateak ere betebehar batzuek betetzea dakar eta hori horrela, Ermua Antzokiak sarearen kide dela adierazten duen plaka ezarri beharko du instalazioan eta zine emanaldi bakoitza hasi aurretik sarearen inguruko trailer labur bat eman. Horrez gain, urtean birritan Adituen Taldeari aurkeztu eta kontu eman beharko dizkio programazioaren inguruan, sareko partaide izate hori berritu eta mantendu ahal izateko.
Europa Zinemak sarera sartzeko Zineuskadi Elkarteak kudeatzen duen Euskadiko sare txikiaren bitartez bideratu da, Eusko Jaurlaritza elkartearen partaide da, biztanleriaren eta antzeko bestelakoen irizpideei jarraiki herri txiki bateko zine aretoak ezinezkoa izango lukeelako banaka sarean sartzerik izango inondik inora.
Kultura Sailak ontzat jo du Europa Cinemas sarean sartu izanak eta modu honetan kalitatezko zinea programatzeko duen konpromisoa sendotu egiten dela uste du, herritar guztientzat prezio onargarriak dituela ahantzi gabe. Zorionak programazioa prestatzen duen taldeari.