25.000 ikuslek bat egin dute EZAE-k sustatutako Bidaiariak zinera! kanpainiarekin

25.000 ikuslek bat egin dute EZAE-k sustatutako Bidaiariak zinera! kanpainiarekin

2017 Abendua 13

“Bidaiariak zinera!” kanpaina urriaren 11n martxan jarri zen Euskadiko 59 zinema-aretotan, eta EZAEren eta Zineuskadiren arteko lankidetzari esker, arrakastatsua izan da berriz ere, hirugarren urtez.

Sustapen-kanpaina hori Eusko Jaurlaritzak babestu du Zineuskadiren bitartez, eta horren baitan, esperientzia zinematografikoa bidaia baten modura planteatu da, ikusleek zenbait toki eta kultura ezagutzeko. Euskal erakustaileek bat egin dute, Euskadiko eta Europako industria zinematografikoari laguntzeko.

Bi hilabete eta erdi eskasean, ikusleek honako film handi hauek ikusi ahal izan dituzte ohi baino prezio txikiago baten truke: Hurrak eta lapurrak 2 (Zinema euskaraz), Ninjago Lego (Zinema euskaraz), Handia, Nuestra vida en la Borgoña, El pequeño vampiro, La batalla de los sexos eta Deep el pulpo. Erantzuna biribila izan da: 25.000 ikuslek zinemaz gozatu dute deskontu eta guzti, kanpainan parte hartu duten 59 zinema-aretoetan.

Oraingo honetan, EZAEko 17 bazkidek parte hartu dute, eta guztira, 59 areto izan dira Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban. Zehazki, honako zinema-areto hauetan egin da kanpaina: Donostian, SADE enpresaren bi aretotan, Príncipen eta Antiguo Berrin; Areto enpresarenak, Durangoko Gran Cinema Zugaza, Eibarko Teatro Coliseo, Mungiako Torrebillela, Getxo Zinemak, Zornotzako Zornotza Aretoa, eta Muskizko Meatzari aretoa; Bilboko Golem Alhóndiga eta Multicines; Laudioko Top Zinema; Beasaingo Usurbe Antzokia; Errenteriako Niessen Zinemak; eta Hirutek enpresaren aretoak, Andoaingo Bastero Kulturgunea, Zumarragako Zelai Arizti aretoa, Villabonako Gurea aretoa, eta Oñatiko Zinea.

Kanpaina 2018an abiaraziko da berriro, lankidetza-hitzarmena berritzen denean. Orduan erabakiko da sustapen-kanpaina noiz egin, eta areto bakoitzak hautatuko ditu 2 €-ren truke ikusi ahal izango diren filmak.