Zinema Euskaraz programak 'Tom eta Jerry' filma estreinatuko du bihar EAEko zinema-aretoetan

Zinema Euskaraz programak 'Tom eta Jerry' filma estreinatuko du bihar EAEko zinema-aretoetan

2021 Martxoa 25

Ostiral honetan, EAEko hamahiru zinemak 'Tom eta Jerry' filma estreinatuko dute Zinema Euskaraz programaren barruan. Tim Storyk zuzendutako film estatubatuar hau marrazki klasikoetako pertsonaia nagusietan oinarrituta dago eta irudi erreala animazioarekin nahasten du.

 

'Elfkinak’ eta' Kranston ikastetxea: munstroen eskola' filmen estreinaldiaren ostean, ‘Tom eta Jerry’ pelikula Zinema Euskaraz programak 2021ean hartuko duen hirugarren filma izango da. Honekin, Zineuskadik jarraipena emango dio euskal ikus-entzunezkoen sektorea suspertzeko konpromisoari, batik bat COVID-19 eragindako egungo egoeraren ondorioei aurre egiten laguntzeko.. Egitasmo honi esker, haur eta gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketa bultzatzen du  Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak, eta euskara sustatzen du zinemagintzan. Hortaz, Zinema Euskaraz programak zinema-aretoetan normaltasuna berreskuratzen laguntzeko xedea du, familiei zuzendutako eduki erakargarria eskainiz.

 

Hurrengo zinema-aretoetan ikusi ahal izango da filma: Antiguo Berri Zinema (Donostia), Zugaza (Durango), Getxo, Gorbeia (Gasteiz), Niessen (Errenteria), Golem Alhóndiga (Bilbo), Usurbe (Beasain), Modelo Antzokia (Zarautz), Bastero Kulturgunea (Andoain), Gurea Antzokia (Amasa-Villabona), Oñati, Zelai Aristi Aretoa (Zumarraga) eta Areria Aretoa (Lazkao).

Era berean, datozen hilabeteetan publiko zabalari zuzendutako hainbat film izango ditugu ikusgai, eta, horien artean, dagoeneko aurreratu dezakegu hurrengo filmak ‘Sablehortz kapitaina’ (apirilak 30), 'Maya Erlea, urresko esfera' (maiatza) eta 'Space Jam' (uztaila) izango direla

Sinopsia

Historiako lehiarik maiteenetako bat berpiztu egingo da Jerry New York-eko hotelik onenera bizitzera doanean, ‘Mendeko ezkontza’ garrantzitsuenaren bezperan. Horrek ezkontza-planifikatzaile desesperatua Tom kontratatzera behartzen du, hura gainetik kentzeko. Katuaren eta saguaren arteko ondorengo borrokak, bere karrera, ezkontza eta, beharbada, hotel bera suntsitzearekin mehatxatzen du. Baina laster, arazo are handiago bat sortzen da: hiruren aurka konspiratzen duen langile handinahi bat.