Zinexit 2017 - Bizikidetza eta Giza Eskubideen aldeko Zine Erakusketa

Zinexit 2017 - Bizikidetza eta Giza Eskubideen aldeko Zine Erakusketa

2017 Azaroa 07

Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Zinexit, Bizikidetzaranzko Zinema Erakusketaren zortzigarren edizio honek, berriro eramango gaitu munduan hainbat lagunek bizi duten errealitate gordinaz jabearaztera, elkartasuna bultzatuz, hausnartu eta parte har dezagun.

Azaroaren 6tik 9ra bitartean, jatorri desberdina baina gai bera jorratzen duten bost film desberdinen estreinaldia eskainiko digu Zinexit-ek.

Zalantzagarria den etorkizun baten bila euren etxeak utzi eta ihes egitera beharturik, gero eta gizaki gehiagok bizi duten bidaia arriskutsuaren eguneroko drama jorratzen dute denek.

Azkuna Zentroko Golem zinemetan (Bilbao Alondegia), 19:30ean izango dira, gai soziala eskaintzen duen zinema erakusketa honetako emanaldiak eta hauen ondoren, ikusle guztiei zuzendutako solasaldiak protagonista eta gonbidatuekin batera. Sarrera nahi duen guztiarentzat dago zabalik eta doan edukiera bete arte.