"Ozzy", "Axe, el pequeño gran hombre" eta "Batman, la lego película" dira
Zineuskadiren “Zinema Euskaraz” programak beste hiru film berri euskaratuko ditu, areto eta zirkuitu alternatiboetan merkataritzako estreinaldiak euskaraz bultzatzeko helburuarekin.
Balorazio-batzordearen 2016ko irailaren 30eko ebazpenaren arabera, ondorengo hiru filmak bikoiztuko dira euskarara, hirurak animaziokoak: Ozzy (Espainia), Axe, el pequeño gran hombre (China) eta Batman, la lego película (AEB).
Lehenengo biak 2016an estreinatuko dira: Ozzy, ostiral honetan, urriaren 14an; eta Axe, el pequeño gran hombre abenduaren 16an. Batman, la lego película, berriz, 2017ko otsailean estreinatuko dela aurreikusten da.
Ondorengo loturan ikus dezakezue erresoluzioa .
