Orotara bederatzi film izango dira laguntza jasoko dutenak
Zineuskadik argitaratu du fikziozko eta animaziozko film luze zinematografikoen eta sormenezko dokumentalen sustapenerako eta publizitaterako laguntzen ebazpena.
2016ko apirilean deialdia argitaratu ostean, Balorazio Batzordeak bederatzi film laguntzea ebatzi du. Hauek dira: “Amama” (Txintxua Film), “Negociador” (Sayaka Producciones), “Yoko eta lagunak” (Somuga eta Dibulitoon Estudio), “Jai Alai Blues” (Berde Produkzioak) , “Un otoño sin Berlin” (Gariza Producciones), “Pos eso” (Basque Films), “Notas en movimiento” (Sincro), “Olentzero eta Amilaren sekretua” (Baleuko) eta “Txarriboda” (Karambola Producciones).
Orotara eskainiko den babesa 150.000 eurokoa izango da.