Zineuskadi Donostiako Zinemaldian

Zineuskadi Donostiako Zinemaldian

2014 Iraila 17

Zineuskadi Elkarteak beste urte batez euskal ikus-entzunezko sektorea indartzeko duen asmoa berretsi du Donostiako Zinemaldiaren baitan egingo diren ekintza ezberdinetan parte hartuz.
 

ZINEUSKADI DONOSTIAKO 62. ZINEMALDIAN

 

Zineuskadi Elkarteak beste urte batez euskal ikus-entzunezko sektorea indartzeko duen asmoa berretsi du Donostiako Zinemaldiaren baitan egingo diren ekintza ezberdinetan parte hartuz.

 

Zinema Euskaraz

Donostia Zinemaldiak haurrentzako zinema eskainiko du beste urte batez, eta iazko arrakastari jarraipena emanez eta euskararen presentzia areagotu asmoz, aurten 6 film izango dira ikusgai, guztiak euskara bikoiztuta, Zineuskadi Elkarteak kudeatzen duen Zinema Euskaraz programari esker. Sail honetako filmak ez dira lehiatuko eta 2 euroko kostua izango dute. Hauek izango dira proiektatuko diren filmak eta datak:

 

 

LARUNBATA 20

IGANDEA 21

LARUNBATA 27

12:00

GAZTE HARRIGARRIA, T.S. SPIVET

Trueba 2

DINOSAUROEN ARTEAN

Trueba 2

ERNEST & CELESTINE

Principe 10

16:00

TARZAN

Trueba 2

HURRAK ETA LAPURRAK

Trueba 2

KON-TIKI

Principe 10

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Halaber, Belodromoan ikastola eta ikastetxeekin antolatzen den zikloan ere Zinema Euskaraz programaren baitan bikoizturiko film baten estreinaldia izango da. Friends: mononokeshima no naki / friends: naki on the monster island (friends – abentura munstroen uhartean), Takashi Yamazakik zuzendua.

Hortaz gain, Zinemira sailean lehiatuko den 5 days to dance dokumentala ere euskarazko azpitituluekin ikusiko da Zinema Euskaraz programaren laguntzarekin.   

Filming in the Basque Country

 Euskal Herriko lurraldean filmak grabatzea sustatzeko aurkezpen eta koktela izango dira larunbatean, hilaren 20an, 13:00tan Kursaaleko prentsa-klubean. Antolatzaileak Eusko Jaurlaritza eta hiru lurraldeetako Film Commisionak dira eta bertaratuko dira, Joxean Muñoz (Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordea), Arantxa Madariaga (Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziaren zuzendaria), Itziar Agirre (Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Politikako Saileko Zerga Administrazio Zuzendaria) eta hiru lurraldeetako Film Commisionetako ordezkariak. Ekitaldi honetara Zinemaldian akreditatua dagoen jendea soilik bertaratu ahal izango da.

Euskaraz Bizi Nahi dut

Aurten ere Euskaraz Bizi Nahi dut film labur lehiaketa antolatu dute, zineman ere euskararen normalizazioa sustatzeko helburuz. Kontseiluak antolatuta, aurten Zineuskadi Elkartearen laguntza izango du beste batzuren artean eta profesionalen sailean 2. Saria banatuko du, 1.000euroko balioarekin.

Film laburrak ikusi ondoren izango da sari banaketa, astelehenean, hilaren 22an arratsaldeko 18:00tan Kutxa Andia aretoan.  Bertaratzeko gonbidapena beharrezkoa da.  

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi

Industry Club-ak beste urte batez Europa Creativaren laguntza izango du. Zineuskadi Elkarteak kudeatzen duen Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoak beraz, informazio stand bat izango du bertan, sektoreko profesionalek Europa Creativako deialdien, emaitzen, formakuntza ikastaroen edota duten proiektuaren inguruko aholkularitza jasotzeko. Horretaz gain ere, Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik beste hainbat ekitalditan parte hartuko du Zinemaldian zehar. Informazio gehiago hemen