Zineskola 2019: ikusle kopuru ezinhobea

Zineskola 2019: ikusle kopuru ezinhobea

2019 Uztaila 17

Euskal kultur erakundeak koordinatzen duen Zineskola programaren baitan, "Grufaloa", "Harpetarra" eta "Zarafa" filmen ikustera joan dira Iparraldeko 40 herritako 60 bat ikastetxetako 3641 ikasle. 95 film emanaldi ezberdinak antolatuak izan dira, lurraldeko zinema gela guzietan, sekulan baino gehiago!

Iparraldeko eskola guzietako euskara irakasleei eta beren lehen mailako ikasleei euskarazko animazio filmak eta laguntza pedagogiko egokia eskainia izan zaie aurten ere bai.

Ikasle kopuruak filmen arabera:

Irakasleei proposatu proiekzioak eta ustiapen pedagogikoak dispositiboaren garapenaren pausu garrantzitsuak izan dira ere bai. Hots, aurtengo arrakastak segitzea animatzen gaitu berriro 2020an beste film eder batzuen eskaintzeko. 

  • Zinegela partaideak : Atalante (Baiona), Le Royal (Biarritz), Le Sélect (Donibane Lohitzune), Haritz Barne (Hazparne), Itsas Mendi (Urruña), L’Aiglon (Kanbo), Maule Baitha (Maule), Saint-Louis (Donapaule), Le Vauban (Donibane Garazi), Les Variétés (Hendaia). 
  • Zineskola 2019 edizioko parte hartzaileak : Euskal kultur erakundea,  Ikas, Hezkunde Nazionala, Gabarra Films,  Cinévasion, Udaleku eta Zineuskadi.
  • Harremana: Frank Suarez - EKE |