Zinemina Talks-en jardunaldi berria!

Zinemina Talks-en jardunaldi berria!

2020 Azaroa 19

 Datorren ostegunean, azaroak 26, 17:00etatik aurrera, Zineuskadik eta Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik antolatutako ‘Desmontando tu dossier: tips infalibles’ jardunaldia egingo da. Pamela Bienzobasek (zinema-zinema eta aholkularitza independentea) moderatutako jardunaldi informatiboa izango da. Bertan, gure gonbidatuek ikus-entzunezko dossier on bat antolatzeko aholku orokorrak emango dituzte hasieran, eta ondoren jarraibide zehatzagoetara eta zuzenagoetara igaroko dira. Mahai-inguruan hizlari hauek arituko dira: Jorge Rivero, batzorde ezberdinetarako txostenetan aditua; Sarah Calderón, CEO The Film Agency; eta Rafael Linares, zinema-marketinean aditua.

Jardunaldia Zineuskadiko YouTubeko kanalaren bidez egin ahal izango da, eta bertan galderak egiteko aukera izango da, baita horiek aurreratzeko ere komunikazioa@zineuskadi.eu helbidera idatziz.

Parte-hartzaileei buruzko informazio gehiago: 

- Jorge Rivero 



Psikologia eta Zinema ikasketak burutu zituen. Hainbat film labur eta dokumental luze bat zuzendu ditu. Film laburren artean, ‘Nenyure’ dokumental labur onenaren Goya sarirako izendatua izan zen, eta ‘La Presa’, aldiz, Espainiako eta nazioarteko hainbat jaialditan aukeratu zuten. 2017tik Cortometrajes Laboral Cinematecaren (Asturiasko Film Laburren Bulegoa) koordinatzailea da, eta 2020tik Shorts From Galicia katalogoa koordinatzen du.

- Rafael Linares



Madrilgo Juan Carlos Erregea Unibertsitatean Informazio Zientzietako doktoretza egin zuen eta marketin zinematografikoaren azterketan oinarritu zituen ikasketak. Bere tesiak Fundación Autor - SGAE 2006-k emandako ikerketa-sariak eta URJCren Aparteko Saria jaso ditu. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da Madrilgo Unibertsitate Konplutensean, baita Multimedia Komunikazioko teknikaria ere Francisco de Vitoria Unibertsitatean. Gaur egun, Juan Carlos Erregea Unibertsitateko irakaslea da. Halaber, Creta Producciones S.L. enpresaren bazkide fundatzailea da. Ekoiztetxe hori gizarte-dokumentaletan eta transmedian oinarritzen da. Bere izaera ekintzaileak Tuescenaren sortzaile izatera eraman zuen:Arte Eszenikoetan espezializatutako lehen online bilatzailea (2014-2016). Innovación Audiovisual eta RIC (Sormen Industrien Sarea) lan-sare kooperatiboetako kidea ere bada.

- Sarah Calderón



The Film Agency enpresaren sortzailea eta CEOa da. Enpresa aholkularitza  eta ikus-entzunezko industrian espezializatutako marketin-zerbitzuak eskaintzen dituzte. Gaur egun, 50 bezero baino gehiago ditu Europan eta Latinoamerikan: besteak beste, Contracorriente, Autlook Film Sales, Avalon, Backup Films, Beta Cinema, Biennale di Venezia, Netflix, Mediapro eta Telecinco.Hamabost urte baino gehiagoko esperientzia du ikus-entzunezkoen sektorean, Coproduction Officeko salmenta-buru gisa Parisen eta Karma Films-eko erosketa-koordinatzaile gisa Madrilen. Ikus-entzunezkoetan eta publizitatean oinarritutako Gizarte-komunikazioko gradua osatu zuen Bogotako Javeriana Unibertsitatean, eta Kulturarteko Komunikazio eta Management Masterra egin zuen Celsa Sorbonne Paris IV unibertsitatean.

- Pamela Bienzobas



Zinemako aholkulari, kritikari eta kazetari txiletar-frantziarra da. Ibilbide luzea egin du proiektuak eta postulazioak ebaluatuz edo nazioarteko programa, ekitaldi eta funtsetarako hautagaiak proposatuz, baita proiektu eta aurkezpenei aholkularitza eskainiz ere. Jaialdietan ere parte hartzen du (batez ere Rotterdam, Berlinale Forum edo FICXixón), eztabaida eta hitzaldien moderatzaile gisa. Kritikari lanetan hainbat herrialdetako argitalpenetan ere parte hartu du;besteak beste, De Filmkrant, Desistfilm, Ubiquarian.org, L'Avant-Scène Cinéma, Senses of Cinema eta Mabuse.cl (2002an sortu zuen).