Asterix: Jainkoaren egoitza, Zazpigarren ipotxa, Magiaren Etxea, Tom Txiki eta ispilu magikoa eta Stand by me Doraemon. Horiek dira 63. Donostiako Zinemaldiak haurrentzat bereziki hautatutako filma sorta, guztiak euskarara bikoiztuta.
Lehenengoa, gainera, ikastetxeekin eta ikastolekin hitzartutako programari esker, goizero emango da belodromoan.
Film guztiak Zineuskadik, Ikus-entzunezko Sektorearen Plataforma Publikoak, kudeatzen duen Zinema Euskaraz programaren baitan itzuli dira.
Emanaldi hauetan izango da film horiek ikusteko aukera:
Asterix: Jainkoaren egoitza
- Irailak 18, 10:00etan belodromoan.
- Irailak 21, 10:00etan belodromoan.
- Irailak 22, 10:00etan belodromoan.
- Irailak 23, 10:00etan belodromoan.
- Irailak 24, 10:00etan belodromoan eta Antigua Berrin (2).
- Irailak 25, 10:00etan belodromoan.
Magiaren etxea
- Irailak 19, 12:00etan Principen (10).
Stand by me Doraemon
- Irailak 20, 12:00etan Principen (10).
Tom Txiki eta ispilu magikoa
- Irailak 20, 16:15ean Principen (10).
Zazpigarren ipotxa
- Irailak 26, 12:00etan Principen (10).