Zinema Ikasleen Nazioarteko XIII. Topaketa irailaren 23tik 26ra izango da, Donostia Zinemaldiaren 62. edizioaren barruan

Zinema Ikasleen Nazioarteko XIII. Topaketa irailaren 23tik 26ra izango da, Donostia Zinemaldiaren 62. edizioaren barruan

2014 Abuztua 27

Donostia Zinemaldiak eta Tabakalera-Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa antolatuko dute aurten ere. Deialdi honen helburua mundu osoko zinema-eskoletako ikasleen lanak ezagutaraztea da. Hamahirugarren Topaketa honen lehen aukeraketan 29 herrialdetako 79 eskolatako 169 film laburrek parte hartu dute: AEB, Alemania, Argentina, Austria, Belgika, Brasil, Costa Rica, Danimarka, Erresuma Batua, Errumania, Errusia, Eslovakia, Espainia, Frantzia, Herbehereak, Hungaria, India, Israel, Italia, Kolonbia, Kuba, Lituania, Mexiko, Txekiar Errepublika, Txile, Polonia, Suitza, Uruguai eta Venezuela.

Topaketak, aurten lehenengo aldiz 4 eguneko iraupena izango du, irailaren 23tik 26ra, eta Kutxa Andia aretoan (Andia Kalea (z/g.) izango da. Aukeratutako film laburrak publikoari eta Zinemaldiaren gonbidatuei irekitako saioetan aurkeztuko dira.

 

Informazio gehiago hemen