Zinema Euskaraz programak zazpi film berri hautatu ditu

Zinema Euskaraz programak zazpi film berri hautatu ditu

2016 Apirila 08

Euskaraz itzuli diren bi film jada estreinatu dira eta gainontzeko bostak maiatza eta uztaila bitartean proiektatuko dira

Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programak, zazpi film berri aukeratu ditu areto eta zirkuitu alternatiboetan merkataritzako estreinaldiak euskaraz bultzatzeko helburuarekin. Zinema Euskaraz egitasmoak herritarren eskura euskal balio zinematografikoak sustatuko dituen, euskararen erabilera komunikazio kultural gisa erabiliko duen, zein aisialdi arloan normalizazioa bultzatuko duen filme sorta jartzea du helburu.

Horrela, 2016ko martxoaren 31eko balorazio-batzordaren ebazpenak ondorengo filmak euskarara itzuliko direla jakinarazten du: Oddball (Australia), Norman del norte (AEB), K2. Tocando el cielo (Polonia eta Alemania), Laban, el pequeño fantasma. ¡Qué miedo! (Suedia), Albert (Danimarka), Phantom boy (Frantzia) eta Zipi Zape y la isla del capitán (Espainia). Lehenengo biak jada estreinatu dira euskaraz, eta, gainontzeko bost pelikulak maiatza eta uztaila bitartean proiektutuko dira.

Norman del norteLaban, el pequeño fantasma. ¡Qué miedo! , Albert  eta Phantom boy animazio generokoak dira; Oddball eta Zipi Zape y la isla del capitán abenturakoak; eta K2. Tocando el cielo dokumentala. Azken bi filmak kenduta, zeinak publiko gazte eta helduari zuzenduta dauden, beste guztiak publiko infantil eta familiarrari bideratuta daude.