Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programak bost pelikula estreinatuko ditu datozen hiru hilabeteotan, lau euskarara bikoiztutakoak eta bat euskarako azpidatziekin. Hitzez ez ezik, modu horretan programaren helburu nagusietako bi ekintzez berretsiko ditu; batetik, euskara komunikazio kultural gisa erabiltzea, eta bestetik, aisialdian euskararen normalizazioa bultzatzea.
K2, zerua ukitzen, maiatzak 4ean; Laban, mamu txikia. A zer beldurra!ekainaren 3an; Albert, ekainaren 10ean; Phamton Boy, ekainaren 24an; eta, Zipi Zape, kapitainaren uhartea, uztailaren 29an -. Horiek dira datozen hiru hilabeteetan estreinatuko diren filmak.
Zineuskadiahalegin handia egiten ari da euskarazko pelikulak bikoizten, batez ere haur eta gazteen esparruan. Horietako batzuk, gainera, ez daukate gaztelerazko bertsiorik, Laban eta Phamton Boy kasu. Zentzu honetan, Zineuskadik balorean jarri nahi du euskal hiztun diren haur eta gazteek maila handiko pelikulak ikusteko daukaten aukera.
Hautatutako pelikulen harira, Laban, mamu txikia. A zer beldurra!bi eta sei urte arteko haurrentzat zuzenduta dagoela nabarmendu behar da. Drac Magic etxeak banatuta, sentsibilitate estetikoa, hezkuntza emozionala eta balio sozial zein kulturalak balorean jartzen dituen lana da. Bestalde, Zipi Zaperen lehen filma itzuli ondoren, Zipi Zape eta Kaniken kluba, bigarren filma bikoiztuta jarraipena eman nahi zaio anaia bikien pelikula zikloari.
K2, zerua ukitzen
Arestian aipatu bezala, seitan lehena K2, zerua ukitzen izango da, bertsio originalean eta euskarazko azpidatziekin estreinatuko dena. Eliza Kubarska dokumentalista eta alpinistak zuzenduta, 1986. urtean K2 mendira ibilbide zailenetik igo nahian elkartu ziren 9 espedizioen historia gogorra ekarri digu gogora, 13 alpinista hil baitziren uda beltza bezala ezagutzen den gertaeran.
Dokumentalak hil ziren alpinisten lau seme biltzen ditu eta, K2ko basera eramaten dituzte. Bertan, beren aita edo ama daude lurperatuta. Basean espedizio arriskutsu horretan barneratzera zerk eraman zituen ulertzen saiatuko dira, kontuan izanda beren gurasoak ume txikiak zituztela eta zenbait kasutan emazteak haurdun aurkitzen zirela.
Sari ugari jaso dituen dokumentala larunbatean estreinatuko da Ordiziako Herri Antzokian iluntzeko 22:15ean. Eta maiatzean zehar, Elorrion, Bilbon (Multi zinemak), Gasteizen (Florida zinemak) eta Villabonan estreinatuko da.