Zinema Euskaraz programak bost film berri hautatu ditu euskarara bikoizteko

Zinema Euskaraz programak bost film berri hautatu ditu euskarara bikoizteko

2017 Apirila 25

Euskaraz itzuli diren hiru film jada estreinatu dira eta gainontzeko biak maiatzeko lehen eta bigarren astean proiektatuko dira

Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programak, bost film berri aukeratu ditu areto eta zirkuitu alternatiboetan merkataritzako estreinaldiak euskaraz bultzatzeko helburuarekin. Zinema Euskaraz egitasmoak herritarren eskura euskal balio zinematografikoak sustatuko dituen, euskararen erabilera komunikazio kultural gisa erabiliko duen, zein aisialdi arloan normalizazioa bultzatuko duen filma sorta jartzea du helburu.

Horrela, balorazio-batzordearen 2017. urteko lehenengo ebazpenak ondorengo filmak euskarara itzuliko direla jakinarazten du: ORM Elurretako Erresuman (Errusia), Harri Zopa eta beste zenbait alderantzizko ipuin (Frantzia eta Belgika), Igelen Erresuma (Txina), Ardiak eta Otsoak (Errusia) eta Richard zikoina (Belgika, Alemania, Luxenburgo eta Norvegia).

Lehen hirurak jada estreinatu dira, eta, gainontzeko bi pelikulak maiatzaren 5ean eta 12an estreinatuko dira hurrenez hurren. Film guztiak animazio generokoak dira eta publiko infantil zein familiarrari bideratuta daude.