Zinema Euskaraz izango da 62. Donostia Zinemaldian

Zinema Euskaraz izango da 62. Donostia Zinemaldian

2014 Abuztua 28

Guztira 7 film izango dira, horietako bat estreinakoz eta belodromoan.

Iazko arrakastari jarraipena emanez, aurten haurrentzako saila indartu eta 6 film izango dira ikusgai euskaraz Donostiako Zinemaldian, Zinema Euskaraz programaren eskutik. Aurtengo eta iazko lanetako batzuk proiektatuko dira:

Halaber, Belodromoan ere Zinema Euskaraz programaren baitan bikoizturiko film baten estreinaldia izango da. FRIENDS: MONONOKESHIMA NO NAKI / FRIENDS: NAKI ON THE MONSTER ISLAND (FRIENDS – ABENTURA MUNSTROEN UHARTEAN), Takashi Yamazakik zuzendua.

Hortaz gain, Zinemira sailean lehiatuko den “5 days to dance” dokumentala ere euskarazko azpitituluekin ikusiko da Zinema Euskaraz programaren laguntzarekin.

Zineuskadi Elkarteak kudeatzen duen Zinema Euskaraz programaren helburua herritarren eskura balio zinematografikoak sustatuko dituen, euskararen erabilera komunikazio kultural gisa erabiliko duen zein aisialdi arloan normalizazioa bultzatuko duen film sorta bat jartzea da.