Zineuskadik aretoetan eta zirkuitu alternatiboetan euskarazko filmen merkataritzako estreinaldiak bultzatzeko ekimenak laguntzeko programaren lehenengo deialdia luzatu du, EAEko merkataritzako aretoetan euskarazko filmen eskaintza sustatu nahian.
Laguntza ikus-entzunezko sektorearekin lotutako edozein enpresa, profesional edo elkartek jaso dezake. Proiektu bakoitzari ematen zaion laguntzak ezingo du gastuen % 100a gainditu eta euskarara bikoiztu edo azpititulatu diren bertsioen promoziorako gehienez 5.000 € bideratuko dira.
Lehenengo laguntza deialdia jasotzeko eskaerak aurkezteko azkeneko eguna martxoaren 31a da, eta ebazpena, beranduenez, apirilaren 8rako emango da. Ondoren, beste hiru deialdi luzatuko dira maiatzean, abuztuan eta azaroan.
Eskaerarekin batera deialdiko eranskinetan eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko da. Ondoren, balorazio-batzordeak aztertuko du.
Eskaerak Zineuskadiko bulegoetara (Tabakalera eraikina, Duque de Mandas 52, 3. solairua) edota posta elektroniko bidez bidali daitezke: info@zineuskadi.eu