Zinegabonak zinema eta tailer gehiagorekin itzuliko da abenduaren 26tik 31ra bitartean

Zinegabonak zinema eta tailer gehiagorekin itzuliko da abenduaren 26tik 31ra bitartean

2017 Abendua 13

Eguberri hauetan, gozatu zinema euskaraz ikusten eta egiten 1 €-ren truke. Edizio honetan, gozatu 6 zinema-aretotan 11 filmez, 13 saioz eta 2 tailerrez.

Zinegabonak programa indartuta iritsiko da Eguberri hauetan EZAErekin eta EITBrekin elkarlanean. Zinema Euskaraz programak hautatutako filmak zein edizio honetan proposatutako gazteentzako tailerrak (animazioa eta bikoizketa) areto hauetan ikusi ahal izango dira: Multibox – Eitb eta Golem Alhondiga, Donostiako Príncipe zinemak, Iruñeko Golem Baiona, Laudioko Laudio Top Cinema eta Urrruñeko Itsas-Mendi zinema.11 film ikusteko 6 areto eta zenbait tailer.

Asteartean, abenduaren 26an, Multibox-EITB aretoan abiaraziko dute zinemako eta aisialdiko astea animazio-tailerrarekin. Bertan, stop-motion teknikak eskaintzen dituen aukerak aztertuko ditugu. Egun horretatik aurrera, eta aste osoan, 11:30ean programaz gozatzeko aukera izango da aipatutako zinemetan 1 €-ren truke. Bestalde, familian ondo pasatzeko bikoizketa-tailerra ere eskainiko dute. Bi tailer (animazioa eta bikoizketa) horietan, parte-hartzaileek ikus-entzunezkoen sektorean egunero erabiltzen diren teknika eta trikimailuak ikasteko aukera paregabea izango dute. Jardunaldi horiek arrakasta handia izan dute Durangoko Azokako azken edizioan.

Programazioa familiako kide guztiek egun eder hauetan aisialdiaz euskaraz gozatu ahal izateko diseinatu da:Albert (Danimarka), Ballerina (Frantzia), Batman Lego (AEB), Laban, mamu txikia (Suedia), Nur eta herensugearen tenplua (Euskal Herria), Orm elurretako erresuman (Errusia), Ozzy (Espainia), Pan (AEB), Teresa eta galtzagorri (Euskal Herria), 7. Ipotxa (Alemania)etaZikoinak (AEB).