Zinegabonak ekimena berrituta itzuliko da zozketekin, tailerrekin eta zinema-areto gehiagorekin

Zinegabonak ekimena berrituta itzuliko da zozketekin, tailerrekin eta zinema-areto gehiagorekin

2018 Abendua 17

Abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean, gazteek eta familiek jaiegun horietan plan alternatiboaz gozatu ahal izateko programa egongo da abian.  EZAErekin eta EITBrekin elkarlanean, Zineuskadik Zinegabonak zikloa jarriko du abian areto hauetan: Multibox - Eitb, Donostiako Príncipe, Iruñeko Golem Baiona, Errenteriako Niessen, Zornotza, Urruñako Itsas-Mendi eta, lehen aldiz aurten, BECeko Gabonetako Parkean (PIN).

Asteazkenean, abenduaren 26an, Multibox-EITB aretoan hasiko da zinemaren eta aisialdiaren astea stop motion teknika oinarri izango duen tailerrarekin. Tailerra Donostian, Errenterian eta Zornotzan ere eskainiko dute eta, tokiak osatu arte, adin guztietako gazteek parte hartu ahal izateko moduan diseinatuta dago. Parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa izango da 7 urte baino gutxiagokoak heldu batekin batera joatea. Stop motion argazki-hartualdi jarraituetan oinarritutako filmatze-teknika da. Plano bakoitza aurrekoarekiko zertxobait aldatzen da eta, hala, animazio baten ilusioa sortzen da. Marrazki bizidunetan eta plastilinazko edo material moldagarriekin sortutako panpinekin egindako film laburretan ikus dezakegu hori, adibidez. Teknika horren ezaugarri zirraragarriena honako hau da: parte-hartzaileak ez daki emaitza zein izango den amaituta ikusi arte. Tailerra garatzeko beharrezko materiala Zineuskadik eskainiko die parte-hartzaileei zinema-aretoan bertan. Tailerren prezioa filmetako berbera izango da: saio bakoitzeko 1 €-koa.

Gainera, aurten, Zinegabonak programa zabaldu egingo da arratsaldeko ordutegian (18:00) Barakaldoko BEC eraikinean egin ohi den Gabonetako Parkean (PIN) eskainiko diren fi filmekin. Honako hauek dira hautatutako filmak: Zikoinak (abenduak 22 eta urtarrilak 3) eta Batman Lego (abenduak 23 eta urtarrilak 4); bi filmak Warner Bros. Animation-ek ekoitzi ditu. Saioak doakoak izango dira egun berean PINeko sarrera aurkeztuta.

Gainerako programazio zinematografikoari dagokionez, nabarmendu beharrekoa da familia osoarentzako filmak direla. Hala, adin ezberdinetako ikusleek aisialdiaz euskaraz gozatu ahal izango dute lan hauekin: Maya Erlea: ezti-jokoak (Australia, 83’), Harpetarra (Erresuma Batua, 90’), Albert (Danimarka, 80’), Richard Zikoina (Alemania, 80’), Sagu eta Pagu (Turkia, 88’), Igelen Erresuma (Txina, 86’), Leo Da Vinci: Mona Lisa Misioa (Italia, 120’), Axel heroi txikia (Txina, 80’), Iparraldeko Norman (AEB, 66’) eta Olentzero eta Amilaren sekretua (Euskadi, 70’).

Honako hau da tailerren eta filmen egutegia:

MULTIBOX ARETOAK – BILBO

Asteazkena, abenduak 26, 11:30 - Stop motion tailerra

Osteguna, abenduak 27, 11:30 – Paddington 2

PRINCIPE ZINEMAK - DONOSTIA

Ostirala, abenduak 28, 11:30 - Stop motion tailerra

Larunbata, abenduak 29, 11:30 – Maya Erlea: Ezti-jokoak

Igandea, abenduak 30, 11:30 – Igelen Erresuma

NIESSEN ZINEMAK – ERRENTERIA

Osteguna, abenduak 27, 11:30 - Stop motion tailerra

Larunbata, abenduak 29, 11:30 – Harpetarra

 Igandea, abenduak 30, 11:30 – Leo Da Vinci: Mona Lisa Misioa

ZORNOTZAKO ZINEMAK

Asteazkena, abenduak 26, 11:30 - Stop motion tailerra

Larunbata, abenduak 29, 11:30 - Albert

 Igandea, abenduak 30, 11:30 – Axel heroi txikia

GOLEM BAIONA – IRUÑEA

Larunbata, abenduak 29, 11:30 – Richard Zikoina

 Igandea, abenduak 30, 11:30 – Iparraldeko Norman

ITSAS MENDI ZINEMA – URRUÑA

Larunbata, abenduak 29, 11:30 – Sagu eta Pagu

 Igandea, abenduak 30, 11:30 – Olentzero eta Amilaren sekretua