Zinebik (Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Jaialdia) azaroaren 14an inauguratuko du bere 56. edizioa, Cecilia Roth Antzezleari emango zaion ohorezko Mikeldiaren banaketarekin eta duela denbora gutxi berriztatu den 1965eko film labur baten emanaldiarekin. Film horrekin, milaka ume bizkaitarrek Villarcayoko kolonietan igarotakoa dokumentatzen du.
Horrez gain, Zinemaldiaren Ohorezko bigarren Mikeldia jasoko duen, eta Canneseko Zinemaldiaren azken edizioan saria jaso zuen “De tal padre, tal hijo” (2013) filma aurkezteko ikus-entzuleekin topaketa izango duen Kore Eda zuzendari japoniar handia ere Bilbora etorriko da.