Zikoinak ostiralean estreinatuko da euskaraz

Zikoinak ostiralean estreinatuko da euskaraz

2016 Iraila 28

Orotara hamaika aretoetan ikusteko aukera izango da

Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, datorren ostiralean, irailak 30, Zikoinak filma zinema aretoetara iritsiko da euskaraz.

Estreinaldia honako aretoetan egingo da: Bilbon, Multicines, Alhondiga eta Zubitarte; Getxon, Zinemak; Barakaldon, Yelmo Megapark eta Max Ocio; Gasteizen, Florida; Iruñean, La Morea; Donostian, Principe; Usurbilen, Urbil; eta Errenterian, Niessen.

Nicholas Stollerek eta Doug Sweetlandek zuzendutako filmak zikoinen ohiko kontzeptua aldaraziko du. Beti esan izan da zikoinek haurrak eramaten dituztela edo, eraman ohi zituztela behintzat. Orain, ordea, intreneteko mundu mailako konpainia baten paketeak emateaz arduratzen dira. Junior (Andy Samberg), konpainiako banatzailerik hoberena den zikoina, postuz igotzekotan daude nahi gabe Umeak Egiteko Makina aktibatu eta baimendu gabeko ume zoragarri bat egiten duenean.

Etsiak hartuta, bere nagusia konturatu baino lehen arazoa gainetik kendu nahi du. Horretarako, Stork Mountaineko Tulipen laguntza izango du. Haurtxoa emateko, familia bat baino gehiagoren segurtasunari eragin liezaioken abentura basati eta errebelatzailean murgilduko dira, munduan zikoinen benetako egitekoa berezarriz.

Zinema Euskaraz programak herritarren eskura euskal balio zinematografikoak sustatu, euskararen erabilera komunikazio kultural gisa erabili eta aisialdi arloan normalizazioa bultzatuko duen filma sorta jartzea du helburu. Zikoinak aurten diruz laguntzen den hamaikagarren filma da. Aurreko hamarrak Printze Txikia, Phantom Boy, Iparraldeko Norman, Egun handia, Oker, Tximinoen Erresuma, Zipi eta Zape eta Kapitainaren irla, K2. Zerua ukitzen, Mustang eta Albert izan ziren.