Yoko eta lagunak filmaren estreinaldia

Yoko eta lagunak filmaren estreinaldia

2015 Azaroa 11

Umeentzat animazio filma, zinema aretoetan azaroaren 13tik aurrera

YOKO ETA LAGUNAK filma azaroaren 13an estreinatuko da. Juanjo Elordi eta Rishat Gilmetdinav-ek zuzendua eta Yoko Kluba, Somuga eta Dibulitoon eta Wizartek ekoiztua, etxeko txikientzat den film honek ETBren partaidetza eduki du eta Bartoon Films arduratuko da banaketaz.

Modu alai eta jostalari batean aldarrikatzen du aire librean jolasteak onura eta gozamena dakarrela haurtxoentzat eta 4-8 urte bitarteko umeentzako animazio filma da. Vik eta bere gurasoak beste hiri batera aldatu dira, hirugarren aldiz. Vik lotsatia da eta asko kostatzen zaio lagunak egitea. Gainera, harremanak egiterako, aitari beste lan bat ematen diote eta berriz ere hiriz/herriz aldatu behar izaten dute. Oraingoan, berriz, berehala egin ditu lagunak: Mai eta Oto. Haien jolas alaiek parkeko izaki magiko bat erakartzen dute: Yoko. Vik, egunero, eskolatik irten eta berehala parkera joango da lagunekin jolastu eta abentura liluragarriak bizitzera. Baina, aitari lanpostua aldatu tiote, beste hiri batera; berriz ere. 

Gaztetxoenek YOKO ETA LAGUNAK filma ikusteko aukera izango dute azaroaren 13tik aurrera estatu osoko 58 zine aretoetan. Estreinatuko den inguruko euskal zinema aretoak:

  • BILBO-Multis
  • GASTEIZ- Florida (Euskaraz)
  • PORTUGALETE- Ballonti (Euskaraz)
  • GETXO- Getxo zinemak (Euskaraz)
  • DONOSTIA- Principe (Euskaraz)
  • ERRENTERIA- Niessen (Euskaraz)
  • IRUN- Txingudi Ocine (Euskaraz)
  • BARAKALDO- Cinesa Max Ocio (Euskaraz/Gazteleraz)
  • IRUÑA- Carlos III (Gazteleraz)