Ekoizle europarren arteko koprodukzio-harremanak sustatzea eta profesionalen artean lankidetza sendotzea du helburu
Foro hau, 2017ko irailaren 26tik 28ra bitartean egingo da, Donostiako Zinemaldiaren esparruan, eta hiru fasetan garatuko da, proiektuaren kalitatea, aurkezpena eta finantzaketa optimizatzeko helburuarekin:
- Pitching tailerrak: hautatuak izan diren ekoizleek, bi tutoreen laguntzarekin, pitchingaren aurreko bi egunetan buru-belarri lan egingo dute beren proiektuen azalpena hobetzeko.
- Pitching saioa: produktoreek beren proiektuak azalduko dituzte nazioarteko Comissioning Editoregailenen aurrean, eta baita sektoreko profesionalen aurrean ere.
- Banan-banako bilerak: Comissioning Editoreen eta haututako proiektuen ordezkarien artean.
Izena emateko epea uztailaren 14an amaitzen da. Informazio gehiago eta parte hartzeko eta izena emateko baldintzak kontsultatu web gunean.
Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroa IBAIAk eta Donostia Zinemaldiaren Industry Club-ek antolatutako jarduera da, eta ikus-entzunezkoen sektorea garatzeko apustua egiten duten euskal instituzio eta erakunde askoren lankidetza du.