Uda pasata, beste hiru pelikula euskaraz Ninjago Lego pelikula, Hurrak eta lapurrak 2 eta Paddintong 2, laster euskaraz

Uda pasata, beste hiru pelikula euskaraz Ninjago Lego pelikula, Hurrak eta lapurrak 2 eta Paddintong 2, laster euskaraz

2017 Ekaina 12

Ninjago Lego pelikula, Hurrak eta lapurrak 2 eta Paddintong 2 Zinema Euskaraz programak bikoizten dituen eta gure zinema aretoetan estreinatuko diren hurrengo pelikulak izango dira.

Ninjago Lego pelikula, Hurrak eta lapurrak 2 eta Paddintong 2 Zinema Euskaraz programak bikoizten dituen eta gure zinema aretoetan estreinatuko diren hurrengo pelikulak izango dira.

Hiruretan lehena Warnerreko pelikula estatubatuarra izango da, Ninjago Lego pelikula. Irailaren 22an izango da estreinaldia. Hurrak eta Lapurrak 2 (Diamond Films), berriz, urriaren 12an iritsiko da gure pantailetara. Lehenengoak izan zuen arrakastaren ondoren, bigarrena ikusteko gogoz daude gaztetxoak. Paddintong 2 (Warner) azaroan estreinatuko da, 24an.

Aurrez, beste bost filma hauek estreinatu dira: ORM Elurretako Erresuman (Errusia), Harri Zopa eta beste zenbait alderantzizko ipuin (Frantzia eta Belgika), Igelen Erresuma (Txina), Ardiak eta Otsoak (Errusia) eta Richard zikoina (Belgika, Alemania, Luxenburgo eta Norvegia). Eta urtea bukatu aurretik, gehiago bikoiztuko dira.