Txintxua Films-ek 'Intimidad' Netflix-en telesail berria ekoiztuko du

Txintxua Films-ek 'Intimidad' Netflix-en telesail berria ekoiztuko du

2021 Ekaina 08

Veronica Fernandezek eta Laura Sarmientok sortutako Netflixen 'Intimidad' telesail berria ekoizten du Txintxua Films-ek, Jorge Torregrossa, Ben Gutteridge, Marta Font eta Koldo Almandozek zuzenduta.
 
Itziar Ituño, Patricia Lopez Arnaiz, Emma Suarez, Veronica Echegui, Ana Wagener eta Yune Nogueiras izango dira protagonistak.
 

Etorkizun oparoa duen politika baten bideo sexual bat, prentsari filtratua, ‘Intimidad’ telesailaren katalizatzailea da, bizitza publiko eta pribatuari dagokion lerro mehea zapaltzera behartuta dauden lau emakumeren bizitza kontatzen duena.