Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, Donostiako Zinemaldian Tximinoen Erresuma, The Snow Queen, Pan. Sekula Betirako Bidaia eta Albert filmak euskaraz ikusi ahal izango dira.
Principe aretoan ikusgai izango den lehena, Pan. Sekula Betirako Bidaia izango da, bihar, irailak 17, arratsaldeko 16.00etan. Igandean, irailak 18, arratsaldeko 16.00etan Tximinoen Erresuma filmaren txanda izango da. Azkenik, irailaren 24an The Snow Queen pelikula proiektatuko da arratsaldeko 16.30etatik aurrera. Film hauek ikusteko beharrezkoa izango da sarrera erostea.
Bestetik, irailaren 23ra arte, egunero, goizeko 10.00etan, belodromoan emitituko dute Albert filma. Ikastetxeei zuzendutako emanaldia da azken hau.
Zinema Euskaraz programak herritarren eskura euskal balio zinematografikoak sustatu, euskararen erabilera komunikazio kultural gisa erabili eta aisialdi arloan normalizazioa bultzatuko duen filma sorta jartzea du helburu.