‘Tigre galdua’ filma bihar estreinatuko da EAEko hainbat aretotan, Zinema Euskaraz programaren eskutik. Publiko orokorrari zuzendutako film australiarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango dugu.
Zineuskadik sustatuta, aurten euskaratuta ikusiko dugun hamaikagarren lana da. Zinema Euskaraz programaren helburua euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzea da, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak babestuta, haur zein gazteei zuzendutako filmak bikoiztuz eta zinemagintzan euskararen hedapena bultzatuz.
Sinopsia
Kanguru borrokalari ibiltarien familia zalapartatsu batek adoptatu zuen Teo, eta bizimodu bikaina du. Hala ere, lurralde ezezagun baten irudipenak izan ondoren, berehala abentura epiko batean murgildu behar duela konturatu da, bere herentziarekin berriro konektatzeko eta jaioterria suntsipenaren atzaparretatik salbatzeko.
Filma hurrengo zinema-aretoetan proiektatuko da: Bastero Kulturgunea (Andoain), Cine Areria (Lazkao), Florida Zinemak (Gasteiz), Cines Gorbeia (Gasteiz), Niessen (Errenteria), Getxo Zinemak (Getxo), Cine Ikusgarri (Lekeitio), Oñatiko Zinema (Oñati), Usurbe Antzokia (Beasain), Zelai Aristi Aretoa (Zumarraga), Biteri Zinema (Hernani) eta Modelo Aretoa (Zarautz).
Datozen hilabeteetan, beste film batzuk ere izango ditugu Zinema Euskaraz programaren barruan: ‘The Legend of Ochi’ eta ‘Chickenhare and the Secret of the Groundhog’.
