The Good Son”Transexualitateari buruzko jardunaldien barruan

The Good Son”Transexualitateari buruzko jardunaldien barruan

2015 Urria 23

Atera Films banatzen ari den dokumentala ikusteko aukera izango da igandean, 25, 19:30etan Donostiako Antzoki Zaharrean

GEHITUk, Euskal Herriko lesbiana, gay transexual eta bisexualen elkartea, antolatu dituen Transexualitateari buruzko jardunaldietan, igandean, hilak 25, The Good Son dokumentala ikusteko aukera izango da 19:30ean Donostiako Antzoki Zaharrean. Oinarrizko bertsioa hebreeraz eginda dago, eta Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz ekimenari esker azpitituluekin ikusteko aukera izango da.

Shirley Berkovitz-en dokumentalak 22 urteko gazte baten istorio sinestezina kontatzen du. Bere guraso kontserbadoreei gezurra esanez, oztopo guztien gainetik, bere sexu transformazioarekin aurrera egitea erabakitzen du. Beldurraren gaineko erretratu zirraragarria da; familiaren garrantzia eta bat bera izateko borondatearen arteko zalantza azaltzen duena.

Dokumentala amaituta, GEHITUk mahai ingurua antolatu du hainbat aditurekin. Aimar Rubio Gehituko koordinatzaileak egingo ditu moderatzaile lanak. Bertan izango dira:

  • Iraide Legina, ALDARTE (Gay, Lesbiana eta Transexualen Arreta Zentroa)
  • Ares Piñeiro, ERRESPETUZeko sexologoa eta teknikaria
  • Aitzole Araneta, sexologoa eta Berdintasun eta Partaidetzan Teknikaria
  • José Luis Madrazo, Eusko Jaurlaritzako Enplegua eta Gizarte Politikak saileko Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria

The good son Atera Films banatzen ari den dokumentala da.