Terra Willy, planeta ezezaguna euskaraz estreinatuko dute gaur Euskadi eta Nafarroako zinema komertzialetan

Terra Willy, planeta ezezaguna euskaraz estreinatuko dute gaur Euskadi eta Nafarroako zinema komertzialetan

2019 Apirila 26

Zinema Euskaraz-ek datozen euskarazko estreinaldi komertzialak iragarri ditu eta Euskadiko eta Nafarroako zinemak betetzea du helburu.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Zineuskadiren bidez sustatzen duen programari esker, EZAE zinema-aretoen sarearekin elkarlanean eta Hiru 3 Umeak katearen laguntzarekin, nazioarteko mailako filmak, urte osoan zehar, euskaraz eskaini ahal izaten dituzte Euskadiko eta Nafarroako pantailek.

Terra Willy erritmo biziko filma da eta dibertsioa, ikasteko aukera, umorea, hausnarketa eta zientzia fikzioko zinemari eginiko erreferentziak eskaintzen ditu. Abentura honetan, Eric Tosti zuzendari frantsesak, TAT Productions etxeko lantaldearekin batera, unibertso berri bat sortu du, irudimena dariona, animalia- eta landare-espezie harrigarriz betea, eta aberastasun handia du testuretan, koloreetan eta diseinuan. Willy mutikoa gurasoekin joango da bidaian, espazioko misio baten harira. Istripu baten ondorioz espazio-ontzia suntsituta geldituko zaie eta Willy airean aterako da larrialdiko kapsula baten barruan. Hala, gurasoengandik urrutiratuko da eta planeta basati eta ezezagun batera iritsiko da. Ondoan izango ditu Buck, biziraupeneko robota, eta Flash, lagun estralurtar berria, eta Willyk berriro gurasoekin elkartzeko modua bilatuko du. Bilaketa horretan, mundu berri liluragarri horretako sekretuak ere aurkituko ditu.

Denboraldi honetan gehien esperotako estreinaldietako bat Pokemon: Pikatxu Detektibea filma da. Maiatzaren 10ean izango da euskarazko estreinaldi komertziala. Aldaketa asko izan ditu Pikatxuk lehen abentura-film hartatik. Hala ere, eta jada “pika-pika” esaten ez badu ere, zale guztiek hainbeste maite duen karraskari hori atsegina izaten jarraitzen du.

Honako areto hauetan estreinatuko da Terra Willy gaurtik aurrera:

BILBO

ALHÓNDIGA

BILBO

MULTIS

LA MOREA

GOLEM LA MOREA

DONOSTIA

PRINCIPE

GASTEIZ

FLORIDA

DURANGO

ZUGAZA

AMOREBIETA

ZORNOTZA