‘Tafiti eta lagunak’ filma ostiralean iritsiko da EAEko zinema-aretoetara, Zinema Euskaraz programaren barruan

‘Tafiti eta lagunak’ filma ostiralean iritsiko da EAEko zinema-aretoetara, Zinema Euskaraz programaren barruan

2026 Martxoa 18

‘Tafiti eta lagunak’ filma ostiralean estreinatuko da EAEko hainbat aretotan, Zinema Euskaraz programaren eskutik. Publiko orokorrari zuzendutako film alemaniarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango dugu.

Zineuskadik sustatuta, aurten euskaratuta ikusiko dugun seigarren lana da. Zinema Euskaraz programaren helburua euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzea da, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak babestuta, haur zein gazteei zuzendutako filmak bikoiztuz eta zinemagintzan euskararen hedapena bultzatuz.

Sinopsia

Tafiti izeneko surikata gazte batek Bristles basurdea ezagutuko du, baina badaki ezin direla lagunak izan. Hala eta guztiz ere, Bristles arrano batek erasotzen duenean, Tafiti da hura erreskatatzera korrika joango dena. Lagun baten bila, etsita, basurde dibertigarriak Tafiti bere etxeraino jarraituko du, eta nahi gabe istripu tamalgarri bat izango dute: Tafitiren aitona suge pozoitsu hilgarri batez izango da hozkatua. Basamortuko lore mitiko batek soilik salba dezake. Tafitik bidaia arriskutsu bati ekingo dio lorea aurkitzeko, baina bidaia bakarrik egin nahi izango du.  

Filma ostiral honetan estreinatuko da hurrengo zinemetan: Golem Alhondiga (Bilbo), Florida Zinemak (Gasteiz), Gorbeia Zinemak (Gasteiz), SADE Antiguo Berri (Donostia), Niessen (Errenteria), Getxo Zinemak (Getxo) eta Golem La Morea (Iruña).

Datozen hilabeteetan, beste film batzuk ere izango ditugu Zinema Euskaraz programaren barruan: ‘El mito de Maracuda’ eta ‘Gangster Txikia’, besteak beste.