Tabakalerara leku-aldatu gara

Tabakalerara leku-aldatu gara

2016 Urtarrila 12

Hirugarren solairuan gaude, eraikineko ekosistema kulturalaren barne

2016ari Tabakaleratik egin diogu kuku. Colon pasealekuko egoitza utzi, eta Tabakalera moderno eta ikusgarrira leku-aldatu gara –hirugarren solairuan gaude–. Bertatik egingo diegu aurre azken urteotan garatzen ari garen proiektuei, eta nola ez, asmo berriei.

Zineuskadi Tabakalerako ekosistema kulturala osatzera pasa da Donostiako Zinemaldiarekin, Etxepare Euskal Institutuarekin, Euskadiko Filmategiarekin Kutxa Fundazioarekin edota askotariko kultur eragileekin batera.

Sinetsita gaude sinergiek eta elkarlanek aberastu baino ez dutela egiten, eta gu prest gaude aukera hau aprobetxatzeko, ingurukoekin ikasteko eta gure ezagutza partekatzeko.

Besterik gabe, agur t´erdi. Eta bisitan etorri nahi baduzu, badakizu, gerturatu Tabakalerara.