Zineuskadik Fikziozko eta animaziozko film luzeak eta sorkuntzazko dokumentalak sustatzeko eta publizitatea egiteko laguntzen deialdia atera du.
Film luzetzat hartuko dira hirurogei minutu edo gehiagoko ikus-entzunezko lanak, zinema-aretoetan ustiatzeko eginda daudenak. Sorkuntzazko dokumentaltzat, berriz, gaia errealitatetik hartua duten proiektua originalak, ikerketa edo azterketa oinarri dutenak. Lan hauek zinemarako eginak izan behar dute, eta gutxienez ordubeteko iraupena izan behar dute.
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa da, maiatzaren 5era arte. Derrigorrezkoa da webgunean dagoen formularioa zuzen betetzea eta helbide honetara bidaltzea:
Zineuskadi
Tabakalera, 3. solairua. Andre Zigarrogileen plaza, 1.
20.012 Donostia.
Lotura hauetan oinarriak eta eranskina kontsulta ditzakezue.
