‘Sablehortz kapitaina eta Greleko kondesa’ filma bihar iritsiko da EAEko zinema-aretoetara, Zinema Euskaraz programaren barruan

‘Sablehortz kapitaina eta Greleko kondesa’ filma bihar iritsiko da EAEko zinema-aretoetara, Zinema Euskaraz programaren barruan

2025 Iraila 11

‘Sablehortz kapitaina eta Greleko kondesa’ filma bihar estreinatuko da EAEko hainbat aretotan, Zinema Euskaraz programaren eskutik. Publiko orokorrari zuzendutako film norvegiarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango dugu.

Zineuskadik sustatuta, aurten euskaratuta ikusiko dugun bederatzigarren lana da. Zinema Euskaraz programaren helburua euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzea da, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak babestuta, haur zein gazteei zuzendutako filmak bikoiztuz eta zinemagintzan euskararen hedapena bultzatuz. 

Sinopsia

Raven eta Pinky bi lagun banaezin dira. Sable-hortz kapitain beldurgarriarekin (zazpi itsasoetako erregea) ari dira nabigatzen. Haien arteko adiskidetasuna kolokan dago, Sibylla kondesak itsasontziari eraso egin, brankako maskaroia lapurtu eta Pinky bahitu baitu. Kolpe horren atzean plan are handiagoa ezkutatzen da: kapitaina harrapatu eta zazpi itsasoetako erregina aldarrikatzea. Lagunaren patua eta etxea arriskuan daudela, Raven tripulazioarekin elkartu da kondesa geldiarazteko bidaia epiko batean.

Filma hurrengo zinema-aretoetan proiektatuko da: Florida Zinemak (Gasteiz), Gorbeia Zinemak (Gasteiz), Golem Alhondiga (Bilbo), Golem La Morea (Iruña), SADE Cines (Donostia) eta Niessen (Errenteria).

Datozen hilabeteetan, beste film batzuk ere izango ditugu Zinema Euskaraz programaren barruan: ‘Supercharlie’ (urria) eta ‘El tigre perdido’ (azaroa).