Printze Txikia, ostiralean estreinatuko da euskaraz

Printze Txikia, ostiralean estreinatuko da euskaraz

2016 Iraila 07

Hamar aretoetan ikusteko aukera izango da, eta datozen asteetan 42 udalerri gehiagotan

Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, datorren ostiralean, irailak 9, Printze Txikia filma zinema aretoetara iritsiko da euskaraz.

Estreinaldia honako aretoetan egingo da: Bilbon, Multicines eta Alhondiga; Getxon, Zinemak; Durangon, Zugaza; Barakaldon, Yelmo Megapark; Gasteizen, Yelmo Boulevard eta Florida; Iruñean, La Morea; Donostian, Principe; eta Errenterian, Niessen.

Eta datozen asteetan, beste 42 herrietako zinema aretoetara iritsiko da.

Antoine de Saint-Exupéryren filmak neskatxa baten eta bere bizilagunaren arteko istorioa dakar. Bere amak helduen munduan bizi dadin prestatzen ari den Neskatxaren eta bihotz oneko adineko pilotu bitxia protagonista dituen kontakizuna. Pilotuak bere lagun berriari edozer gerta litekeen aparteko mundua erakutsiko dio. Printze Txikiari esker berak aspaldi ezagutu zuen unibertso hori; horrela hasiko da Printze Txikiaren unibertsoan barneratuko duen Neskatxaren bidaia. Emozioz betetako bidaia magikoa, haurtzarora itzuliko duena, giza harremanak garrantzitsuak direla ulertzera eramango dio. Bihotzak ongiaren bidea erakusten duela konprenituko du, izan ere, begien bidez ikusezina bilakatzen da funtsezkoa dena.

Zinema Euskaraz programak herritarren eskura euskal balio zinematografikoak sustatu, euskararen erabilera komunikazio kultural gisa erabili eta aisialdi arloan normalizazioa bultzatuko duen filma sorta jartzea du helburu. Printze Txikia aurten diruz laguntzen den hamargarren filma da. Aurreko bederatziak Phantom Boy, Iparraldeko Norman, Egun handia, Oker, Tximinoen Erresuma, Zipi eta Zape eta Kapitainaren irla, K2. Zeru ukitzen, Mustang eta Albert izan ziren.