Natpe Europe 2017 azokan Viewing Box bat jarri nahi duten exhibidoreek beherapena izango dute. Horrela iragarri du FAPAEk, Espainiako Ikus-entzunezko produktoreen elkarteak, azokako arduradunekin lortutako akordioari esker. Beherapena 1.000 euro pasatxokoa da.
Azoka Intercontinental Budapest hotelean egingo da, ekainaren 19tik 22ra. Bertan, 60 herrialdeetako 400 saltzaile eta 150 exhibidore inguru elkartuko dira. Azokan aurkezten diren produktuak, besteak beste, telebistarako, satelite bidezko edota Interneterako produktuak aurkeztuko dituzte.
FAPAE bidez Viewing Box-a jarriko duten enpresek zerbitzu hauek izango dituzte:
- Enpresa bakoitzeko bi akreditazio.
- Lanerako gune bat, mahai bat eta lau aulkirekin.
- Panel bat, enpresako logoarekin.
- Partehartzaile guztien datu-basera online sarbidea.
- Ekimen ezberdinetara gonbidapena.
Parte hartzeko interesa duten enpresek internacional@fapae.es posta helbidean egin behar dute izen-emate orria jasotzeko eskaera maiatzaren 16a baino lehen.
Edozein argibide jasotzeko: 91 512 16 60 (Germán Mori).