Ostiralean euskaraz estreinatuko da "Iparraldeko Norman"

Ostiralean euskaraz estreinatuko da "Iparraldeko Norman"

2016 Martxoa 30

Zinema Euskaraz programaren eskutik eskutik, sei aretotan ikusteko aukera izango da

Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, datorren ostiralean, apirilak 1, Iparraldeko Norman (Norm of the North) filma zinema aretoetara iritsiko da euskaraz.

Hain zuzen, areto hauetan ikusteko aukera izango da: Golem La Morea (Iruñea), Getxo Zinemak, Zugaza (Durango), Zalla Zine Antzokia, Multicines Bilbao eta Antiguo Berri (Donostia).

Haurrei zuzendutako marrazki bizidunetako filma honetan, Norman izeneko hartz zuriaren pasadizoak kontatzen dira. Normanek ehizan ez dakien arren, badu gizakiekin hitz egiteko gaitasuna. Bere etxea, artikoa, salbu jartzeko, New York-era joango da eta bertan ospetsu egingo da.

Hirurogeita sei minututan, animazioz hornitutako abesti dibertigarriekin eta dantza saio ikusgarriekin gozatuko dute etxeko txikienek.

Iparraldeko Norman 2016 urtean Zinema Euskaraz programak diruz lagundutako hirugarren estreinaldia da. Lehenengo biak Egun handia (Le Grand Jour) pelikula frantsesa eta Oker izan ziren.

Ikus fitxa teknikoa