Ostiral honetan, urtarrilaren 11n, estreinatuko da Euskadiko eta Nafarroako zinema-aretoetan “Asterix: edabe magikoaren sekretua” filma euskaraz

Ostiral honetan, urtarrilaren 11n, estreinatuko da Euskadiko eta Nafarroako zinema-aretoetan “Asterix: edabe magikoaren sekretua” filma euskaraz

2019 Urtarrila 11

Zinema Euskaraz programak hiru estreinaldi komertzialen berri emanez hasi du urtea

Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hezkuntza Politika Sailak, Zineuskadiren bidez, familia osoarentzako filmak jarri ditu herritarren esku euskaraz EZAE aretoen sarearekin egindako elkarlanari eta Hiru3 Umeak katearen laguntzari esker.

Ostiral honetan, urtarrilaren 11n, euskaraz estreinatuko duten Asterix: edabe magikoaren sekretua (Vértice Cine) filmaren oinarria René Goscinny eta Albert Uderzo frantziarrek sortutako komikietan inspiratutako Astier-en jatorrizko ideia da. Luis Clichy zuzendariak Pariseko Mikros Image estudioan animatzaile gisa pilatutako artea jarri du film honen esku. Besteak beste, Pixarren film arrakastatsuenetako batzuetan lan egin izan du aurretik:'Wall·E', 'Up' edo 'Ratatouille'. Oraingoan ere Alexandre Astier eta Louis Clichy dira zuzendarikideak. Izan ere, 2014an ere lan bera egin zuten Asterix: jainkoen egoitza  filmarekin. Oraingoan, ez die hutsik egingo nostalgikoei, baina, zalantzarik gabe, zaletu berriak ere lortuko ditu.

Bere hurrengo edabea prestatzeko mihura eta beste osagai batzuk hartzeko zuhaitzetan gora doala Panoramixek min hartzen duen unea da filmaren abiapuntua. Horrek erretiroa hartu beharko lukeela pentsarazten dio eta horretarako bere sekretu baliotsua eskuordetzeko ikasle bat topatu behar du.  Baina ez da erraza izango gutxieneko baldintzak betetzen dituen druida gazte bat aurkitzea: Asterix eta Obelix Galia osoan egingo duen bidaian lagun izango ditu. Erromatarren tropak mila eta behin aldiz gainditzea ahalbidetu dioten misterioa babestu ahal izateko beharrezko talentua eta zintzotasuna duen norbaiten bila dabiltzan bitartean, hainbat herrixkatan izango dira. Bien bitartean, gainerakoek herrixkan geratu den edabearen erreserbekin bizirik irautea lortu beharko dute. Behin-behineko lider gisa izendatuko dute bardoa, sekula santan halako estutasun batean egon ez dena,.

Otsaila ere estreinaldiz beteta iritsiko da: Dragoi Bola Super: Broly eta LEGO Filma 2 filmak otsailaren 1ean eta 8an estreinatuko dira hurrenez hurren. Dragoi Bola Super: Broly filmaren zain jarraitzaile mordoa dago. Film horretan, Brolyk, Gokuk eta Vegetak, beste behin, haien botereak gainditu eta Super Saiyan Jainkoa eta Ultra Instinto teknikak menderatu beharko dituzte. Suntsipenaren jainkoek ere ezin dituzte erabat kontrolatu teknika horiek, baina kontrolaezina den arerioari aurre egiteko hori lortu beharko dute. Ikusle kopuruari dagokionez mundu mailan sekulako arrakasta lortu duen LEGO Filma 2 filmari dagokionez, istorioak Bricksburg-eko heroiak bilduko ditu horrenbeste maite duten hiria salbatzeko ekintzaz betetako abentura berrian. Bost urte igaro dira gertakari sinestezin haietatik eta hiritarrek beste mehatxu erraldoi bati aurre egin beharko diote: LEGO DUPLO inbaditzaileak, kanpoko espaziotik iritsitakoak, etorri dira eta gainerakoek berreraikitzeko duten gaitasuna baino bizkorrago suntsitzen dute guztia.

Asterix areto hauetan estreinatuko da datozen egunetan:

Urtarrilak 11, ostirala

PRINTZIPE ZINEMAK (Donostia) , GOLEM ALHÓNDIGA (Bilbo) , ZORNOTZA ARETOA eta ZUGAZA ARETOA (Durango)

Urtarrilak 19

OÑATIKO ZINEMA

ZUMARRAGAKO ZINEMA

Urtarrilak 26 eta 27

OLALDE ARETOA (Mungia)