Oraindik hemen gaude Ted Geoghegan zuzendariaren aurreneko film luzea da. Mamua(k) eta Gaizkia inguruan –kanpoan ere bai– zeuzkan etxe sorginduko film heldu, logiko, sendo eta gogor honen protagonista, Barbara Crampton, Re-Animatoren (1985) neska-laguna izan zen. Jakina, 1985 inguruan Megan Halsey izan zen. Baina beldurrezko film alemanak formateatzen dituzten taldeen lagun eta laguntzaile den komikien gidoilari-kide batek egindako film honen ustekabe nagusia honako hau da: Barbara eta bere senarra laguntzera heltzen den medium-a Lisa Marie dela! Halaxe da, Tim... Burton-ez maitemintzeko akatsa egin zuen Mapplethorpe eta Weber-eko modelo handia. Era berean, harrigarria ere bada Monte Markham-en lan paregabea, 1995eko Piranha filmean aktore gisa ezagutu genuen ezinezko dokumentalen filmatzaile bikaina.
Oraindik hemen gaude Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXVI. astean eman zuten, baina aurretik, Sitges (2015), Fantasia (2015) edota Boston Underground (2015) Zinemaldietan ere egon zen.
Lan hau gehitu ondoren, Filmazpit katalogoak film sorta eklektiko ederra jartzen du interesa duten programatzaile eta eragile kulturalen eskura kosterik gabe proiekzioak antolatu ditzaten. Aurki Filmazpitek honako filma hauek ere argitaratuko ditu, Papusza (2013) eta L’Image manquante (2013). Filma guztiak jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen dira.
Filmazpit, Eusko Jaurlaritzak finantzatu eta Donostia Zinemaldia eta Euskadiko Filmategiarekin batera Donostia Kulturak 2011 urtetik kudeatzen duen euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da.
Programaren informazio osoa, filmen katalogoa eta kontaktua www.filmazpit.eu webgunean.