Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz ekimenari esker, datorren ostiralean, martxoak 18, Oker filma euskaraz ikusteko aukera izango da Donostiako Antiguo Berri zineman.
Estreinaldia ostiralean izango da, arratsaldeko 16:45ean. Larunbatean eta igandean ordu eta leku berean eskainiko dute.
Benetako istorio batean oinarritutako filma da. Swampy Marsh baserritarraren, Emily bere alabaren, Olivia ilobaren eta Oker txakurraren istorioa ekartzen digu. Australiako kostaldeko baserritar xelebre batek, bere ilobaren laguntzarekin, Oker txakurra trabatuko du herriko pinguino santutegia azerien erasoetatik babesteko. Oztopoz betetako abentura zoragarri honetan, gure baserritarra bere familia batu eta pinguino erreserba salbatzen saiatuko da.
Ikus sinopsia eta fitxa teknikoa.
Zinema Euskaraz programak diru-laguntzak ematen ditu fimak euskarara itzultzeko. Laguntza horren baitan kokatzen da Oker, 2016 urtean itzuli den bigarrengo filma. Lehenengoa Egun hadina (El gran día) pelikula frantsesa izan zen.