‘Ochiren legenda’ filma bihar estreinatuko da EAEko hainbat aretotan, Zinema Euskaraz programaren eskutik. Publiko orokorrari zuzendutako film estatubatuarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango dugu.
Zineuskadik sustatuta, aurten euskaratuta ikusiko dugun bigarren lana da. Zinema Euskaraz programaren helburua euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzea da, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak babestuta, haur zein gazteei zuzendutako filmak bikoiztuz eta zinemagintzan euskararen hedapena bultzatuz.
Sinopsia
Carpatia uharteko herrixka urrun batean, Yuri, nekazari lotsatia, ochi izeneko animalia-espezie iheskor baten beldurrez bizi da. Baina Yurik haurtxo ochi zauritu bat abandonatu dutela deskubritzerakoan, etxera ekartzeko misio bati ekingo dio.
Hauek dira ostiralean filma proiektatuko duten zinema-aretoak: Golem Alhondiga (Bilbao), Cines Gorbeia (Gasteiz), Niessen (Errenteria), Usurbe Antzokia (Beasain), Biteri Kultur Etxea (Hernani), SADE Príncipe (Donostia), Modelo Aretoa (Zarautz) eta Golem La Morea (Iruña).
Datozen hilabeteetan, beste film batzuk ere izango ditugu Zinema Euskaraz programaren barruan: ‘Baba Yaga’ eta ‘Detective Chirp’, besteak beste.
