Noka Ekoizpena ekimenean parte hartzen ari diren emakume zinegileek euren proiektuei bultzada eman diete Gasteizen

Noka Ekoizpena ekimenean parte hartzen ari diren emakume zinegileek euren proiektuei bultzada eman diete Gasteizen

2026 Maiatza 27

Parte-hartzaileek beren proiektuak garatzen jarraitu zuten, ekoizpenean eta finantza-kontrolean espezializatutako profesionalekin.

Noka Ekoizpenak aurtengo edizioan parte hartzen ari diren taldeak bildu zituen joan den maiatzaren 25ean Gasteizko Artium Museoan, beren film luzeen garapen estrategikoan aurrera egiteko.

Programaren hirugarren moduluan, proiektuek beren ekoizpen-egiturak lantzen jarraitu zuten, eta tresna espezifikoak gehitu zituzten bideragarritasun industriala eta nazioarteko irismena lantzeko. Edizio honetan hautatutako proiektuak Yangxi Chen zuzendariaren eta Esmeralda Bravo ekoizlearen ‘Gure etxea’, eta Esther Vital zuzendariaren eta Aline Rajan-Harjanirena ekoizlearen ‘If I die’ dira.

Moduluak ekoizpena izan zuen ardatz. Lehen orduan, taldeek saio independenteak egin zituzten proiektu bakoitzaren aurrekontuak garatzeko eta eguneratzeko, eta beren planifikazio- eta finantziazio-beharretan sakondu zuten.

Jardunaldian, gainera, Jone Landaluze ekoizleak gonbidatu gisa parte hartu zuen, eta ‘If I die’ animazio-proiektuari buruzko ikuspegi aditua eman zuen, koprodukzioaren berezitasunak eta garapena jorratuz. Ondoren, Lina Badenesek zinemaren finantzaketari buruzko hitzaldia eskaini zuen, eta proiektu zinematografikoen garapenean dauden finantzaketa-bideak ulertzeko eta jorratzeko gakoak eta tresnak partekatu zituen.
Halaber, finantzen kontrolerako saioa Mercedes Selgasek, HBOko Cost Controller-ak, eman zuen. Proposamenen egituraketa ekonomikoan eta kostuen azterketan lan egin zuen parte-hartzaileekin.

Noka Ekoizpenak zuzendari eta ekoizleei denbora, espazioa, testuingurua eta laguntza profesionala eskaintzen dizkie. Programaren helburuetako bat da aurrekontu egokiak prestatzea Eusko Jaurlaritzaren eta ICAAren (Kultura Ministerioaren Zinema eta Ikus-entzunezkoen Institutua) dirulaguntzak eskatzeko, baita nazioarteko zinema-industriako beste foro profesional batzuetara aurkezteko ere. Horrez gain, parte-hartzaileek ekoizpenaren plangintza egiteko laguntza jasoko dute, filmatzen hasi ahal izateko.

Prozesua Abycine Lanzan, zinema independentearen profesionalentzako erreferentziazko merkatuan, egingo den pitch profesional batekin amaituko da. Hain zuzen ere, Noka Ekoizpenaren lehen edizioan parte hartu zuten bi proiektuek sariak jaso zituzten merkatu horretan: ‘Canción Animal’ filmak ECAM Forum saria irabazi zuen, eta ‘La Koreana’ lanak Porto Post Doc saria.