‘Mortal Kombat II’ filma ostiralean estreinatuko da EAEko hainbat aretotan, ADI! Filmak Euskaraz programaren eskutik. Publiko orokorrari zuzendutako film estatubatuarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango dugu.
Orain arte Zinema Euskaraz izenez ezagutzen zen programak ADI! Filmak Euskaraz marka aurkeztu berri du, euskarazko zinema bultzatzeko etapa berri baten abiapuntu gisa. Zineuskadik sustatuta, aurten euskaratuta ikusiko dugun bederatzigarren lana da. ADI! Filmak Euskaraz programaren helburua euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzea da, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak babestuta, haur zein gazteei zuzendutako filmak bikoiztuz eta zinemagintzan euskararen hedapena bultzatuz.
Sinopsia
Oraingo honetan, Mortal Kombateko zaleen txapeldun gogokoenak, Johnny Cage beraren laguntzarekin, aurrez aurre arituko dira hil edo biziko bataila odoltsuan, Shao Kahnen erregimen iluna gainditzeko, mehatxupean baititu Lurraren Erreinua eta beren defendatzaileak.
Filma ostiral honetan estreinatuko da hurrengo zinemetan: Gorbeia Zinemak (Gasteiz), SADE Príncipe (Donostia), Golem La Morea (Iruña), Niessen Zinemak (Errenteria) eta Zugaza Zinemak (Durango).
Datozen hilabeteetan, beste film batzuk ere izango ditugu ADI! Filmak Euskaraz programaren barruan: ‘Winnipeg, itxaropenaren ontzia’ eta ‘Los Pérez-Osos’, besteak beste.
