Miguel Machalskiren aholkularitza

Miguel Machalskiren aholkularitza

2016 Martxoa 09

Gidoi analista ospetsuak hiru egun pasa ditu Donostian

Europa Creativa Desk Media Euskadi-Zineuskadik, SOURCES-ekin elkarlanean, Miguel Machalski gidoi analista ospetsua gonbidatu dute gure artera, gidoiak idazteko orientabideak ematera.

Bi egunez sei ekoiztetxeetako gidoigileekin aritu da lanean, bakarkako bileretan. Bertan, Machalskik ideiak, iradokizunak eta aholku praktikoak eskaini dizkie honako hauei:

  • TAUI media, Big Mens egitasmoarekin.
  • KINOSKOPIK, Donde el viento te lleve egitasmoarekin.
  • LAMIA, Franjenjura egitasmoarekin.
  • SOMUGA, Pixi Post Specials egitasmoarekin.
  • SONORA, Iradier egitasmoarekin.
  • SPEKTRA FILMS, Red Fjords egitasmoarekin.

Astelehenean, berriz, El poder de las historias izeneko Master Class eman zuen. Lau orduko saioan, hamabost gidoilarik parte hartu zuen. Bertan, istorio erakargarriak sortzeko jarraibideak azaldu zituen.