Mendi Tourrek mendiko zinemaren onenaren film sorta bat proiektatuko du Bilbon

Mendi Tourrek mendiko zinemaren onenaren film sorta bat proiektatuko du Bilbon

2014 Urria 14

"Cascada" eta "Crossing the ice" filmak gaur emango dira arratsaldeko 19:30etatik aurrera

Beste urte batez, Bilboko Udalak eta Bilbao Mendi Film Festival-en arteko lankidetzari esker, Begoñako Udal Aretoan mendiko film onenen sorta bat proiektatuko dute, "Bidaiarien txokoa" ekimeraren baitan. Gaur eta bihar izango dira emanaldiak arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Sarrera doan izango da. 

 

Hauek dira aukeratutako filmak: 

    "Cascada" (EE UU 2013, 8’)
•    "Crossing the ice" (Australia, 2012, 44’)
•    "I am red" (EE UU, 2012, 4’)
•    "North of the sun" (Noruega, 2012, 46’)