Mendi Short 2014ko parte-hartzaileek azaroaren 15era arte aurkeztu ahal izango dituzte lanak
Mendi eta Abentura Kirolen Nazioarteko Zinemaldiak urriaren 12tik 21era ospatuko du bere zazpigarren edizioa Bilbon. Aurten, bideo-sortzaile ez profesionalen taltentua sustatzeko asmoz, laburmetrai lehiaketa amateurra antolatu dute.
Mendi Short 2014 izena izango duen lehiaketan lanak aurkezteko epea zabalik da, azaroaren 15a arte. Filmek gehienez 5 minutuko iraupena izango dute eta mendiaren inguruko gaiekin izan beharko dute lotura.
Epaimahaiak irabazlea abenduaren 5ean jakinaraziko du eta bere lana Bilbao Mendi Film Festival jaialdiaren baitan aurkeztuko da, BBK Aretoan.
Informazio gehiago hemen