Nazioarteko mendiko zinemaldiaren 8. edizioa egingo da abenduaren 11tik 20ra; MendiFilmFestival. Jimmy Chin-en eta Elizabeth Chai Vasarhelyi-ren MERU filmak emango dio hasiera Bilboko Euskalduna Jauregian. Europan estreinakoz eskainiko da filma.
BilboMendiFilm festibalak aurten 133 film jaso ditu; iaz baino 10 gehiago. Guztira, 22 herrialdetako filmak ikusteko aukera izango da –horietako gehienak, espainiarrak (27) –. Filmen aukeraketa egin ostean, 43 izango dira jaialdiaren lehiaketan parte hartuko dutenak.
Jaialdiaren helburuetako bat tokiko produkzioa sustatzea eta euskarari garrantzia ematea izanik, edizio honetan Sail Ofizialeko 43 filmetatik 4 Euskal Herrian ekoiztutakoak dira: Biziminez, Urzulo, Kaxkagorri eta Dominica Horietako bik, Biziminez eta Kaxkagorri, jatorrizko bertsioa euskara dute.
Mendi Film Festivaleko babesleen artean Zineuskadi dago.