Drift izeneko bideo jokoa garatzera bideratuko da
Bilboko Delirium Studios Evolution bideo jokoak egiten dituen enpresak MEDIA laguntza jaso du Drift izeneko proiektua garatzeko.
Laguntza jasotzera aurkeztu diren proiektu guztien artean hogeita hiruk jaso dute laguntza, tartean Bilboko enpresak.
MEDIA programak urtero ematen duen laguntza da hau eta bideo-joko programatzaileei zuzenduta dago, euren proiektuak garatzen laguntzea du xede. Orain, Delirium Studios Evolution-ek 30 hilabeteko epea izango du bideo jokoa garatzeko.