MEDIA Garapena eta TB Hedapena deialdiak argitaratu berriak

MEDIA Garapena eta TB Hedapena deialdiak argitaratu berriak

2014 Azaroa 21

EACEA/17/2014 Banakako proiektuen garapena

Banakako proiektuen deialdia Europako ikus-entzunezko ekoizle independenteei dago zuzenduta. Horien enpresek gutxienez urtebete izan beharko dute eta azken bi urteetan aurretik lanen bat plazaratuta izan beharko dute.   Proiektuak fikziozko film luzeak, animaziozkoak eta dokumentalak izan daitezke. Proiektuek garapen-fasean egon beharko dute, laguntza-eskaera egunaren ondorengo 8 hilabeteak bete baino lehen ezingo dira ekoizpen fasean sartu.   Hauek izango dira proiektuak aukeratzerako garaian kontuan izan beharreko irizpideak:  

  • Proiektuaren kalitatea eta Europa mailan hedatzeko horrek duen potentziala (50 puntu)
  • Garapen-estrategiaren kalitatea (10 puntu)
  • Europako eta nazioarteko banaketaren kalitatea eta marketinaren estrategia (20 puntu)
  • Sormen-taldearen esperientzia eta potentziala (10 puntu)
  • Finantzaketa-estrategiaren kalitatea (10 puntu)   Irizpide horiez gain, ekoizpen-gaitasun baxuko herrialdeetatik datozen proiektuek (10 puntu), audientzia gazteei zuzenduta dauden proiektuek (10 puntu) eta koprodukziora zuzendutako proiektuek (5 puntu) aparteko puntuazioa jasoko dute.   Deialdi honetarako guztizko aurrekontua 5.5 milioi eurokoa da.  
  • < > 60.000€Sorkuntza-dokumentalen proiektuak: 25.000€
  • Fikziozko proiektuak: 30.000 € (1,5 milioi euro baino gutxiagoko aurrekontua) 50.000 € (1,5 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua)  

Laguntzak eskatzeko epemugak hauek dira: 2015eko urtarrilak 15 eta apirilak 16.

Deialdia hemen ikusgai: https://eacea.ec.europa.eu/sites/eacea-site/files/guidelines-sp-2015.pdf

  • EACEA/25/2014 - TB hedapena

TB Hedapenaren deialdia telebistara zuzendutako lanen ekoizpenean ari diren Europako ikus-entzunezko produkzio-enpresei dago zuzenduta. Proiektuak honelakoak izan daitezke: fikziozko film luzeak, animaziozkoak eta telebistara zuzendutako sorkuntza-dokumentalak.   Eskaera, beranduenera jota, errodajearen lehen egunean egin behar da eta dagoeneko amaituta dauden lanak ez dira onartuko.   Lanean, gutxienez, MEDIA azpiprogramakoak diren hiru herrialdetako hiru hedatzailek parte hartu behar dute.   Lanen  esplotazio-eskubideak, aurresalmenta kasuan, gehienez, 7 urteko tartean itzuli behar zaizkio ekoizleari, eta 10 urteko tartean koprodukzioa izanez gero.   Eskaeraren unean, produkzioaren guztizko aurrekontuaren % 50ek bermatuta egon beharko du.   Hauek izango dira proiektuak aukeratzerako garaian kontuan hartuko diren irizpideak:

  • Europako eta nazioarteko banaketarako proiektuaren potentziala (30 puntu)
  • Proiektuaren eta finantzaketaren Europako kalitatea eta dimentsioa (30 puntu)
  • Banaketa- eta marketin-estrategiaren kalitatea (30 puntu)
  • Sormen-taldearen esperientzia (10 puntu)
  • Puntuazio estra, hedatzaileen jatorriaren arabera.   Irizpide horien arabera, audientzia gazteei zuzendutako proiektuek (5 puntu), koprodukziora zuzendutako proiektuek (5 puntu) eta ikus-entzunezkoen ekoizpen baxua duten herrialdeetan ezarritako enpresek (5 puntu) puntuazio automatikoa jasoko dute.   Deialdi honetara bideratutako guztizko aurrekontua 11,8 M eurokoa da. Eskatzaileek eskaera bererako Europako Batzordearen aurrekontuaren laguntza bakarra jaso ahal izango dute.   Animazio- eta fikzio-lanak: kostu aukeragarrien guztizkoaren % 12,5 edo 500.000 € Telebistarako fikzioa: kostu aukeragarrien guztizkoaren % 10 edo 1.000.000 € Dokumentalak: kostu aukeragarrien guztizkoaren % 20 edo 300.000 €  

Eskaera aurkezteko gehieneko epeak hauek dira: 2015eko urtarrilak 13 eta maiatzak 28.