Masterclass: zinema-ekoizpenaren nazioartekotzea

Masterclass: zinema-ekoizpenaren nazioartekotzea

2016 Ekaina 29

Masterclass-a Juliane Schulzek, finantza analista ospetsuak, zuzendu du

Europa Creativa Media Euskadi-Zineuskadik, Zinemaldiarekin elkarlanean, "Zinema-ekoizpenaren nazioartekotzea" izenburupean Masterclass-a egin dute. Jardueraren helburuak ondorengoak izan dira: proiektuen nazioarteko indarrak identifikatu, inbertsoreetara nola iritsi eta Europan dauden finantziazio bide ezberdinen berri eman. 

Masterclass-a Juliane Schulzek, finantza analista ospetsuak, zuzendu du, industria zinematografiko eta ikus-entzunezko finantza instrumentu berritzaileak sortzen dituen aholkulari espezializatuak. Zinema ekoizpen negozioan eta finantzaketan esperientzia handia du Schulzek.