Master Class-a Miguel Machalskirekin

Master Class-a Miguel Machalskirekin

2016 Otsaila 25

Izena emateko epea martxoaren 1ean itxiko da

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi – Zineuskadik, SOURCES-ekin elkarlanean, Master Class bat antolatu du datorren martxoaren 7an Tabakalera eraikineko Z aretoan, goizeko 10:00etatik 14:00etara.

Miguel Machalski gidoi analista ospetsuak emango du El poder de las buenas historias izena jarri dioten hitzaldia. Bertan, istorio erakargarriak sortzeko ezinbesteko ezaugarriak azalduko ditu.

Bertan parte hartu nahi duten ikus-entzunezko profesionalek izena eman behar dute info@zineuskadi.eu posta helbidera mezu bat idatziz. Azkeneko eguna martxoaren 1a da.